XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EDUKIA ETA ERABILERAEduki eta garrantzi desberdineko lau alor dira liburu honetako argibidearen muina batzen dutenak: 1. Minusbaliotasun alorrean diharduten erakunde publikoen berezitasun, funtzio eta ekintza espezifikorik nabarmenen deskribapen arin bat.
2. Egon dauden elkarte-, diagnostiko- eta dokumentazio-zerbitzu desberdinen aurkezpena.
3. Balio-urrituen biztanleriarentzako zerbitzuen zenbaketa eta deskribapen zehatza.
Zerbitzuok, Aurkitegiaren erabilera errazagoa izan dadin, erizpide hauen arabera ordenatu dira: a) Lehenengo eta behin banaketa geografiko bat dago, zentruak sailkatuta daudelarik Lurralde Historiko, eskualde geografiko eta udalerria kokatzen diren arabera.
Oinarrizko antolaketa-unitatea eskualde geografikoa da.
Eskualde bakoitzaren zentruen deskribapena kokaturik dauden udalerriaren arabera egiten da.
b) Bigarrenez, erizpide geografikoa sailkapen batekin konbinatzen da zerbitzu-moeta kontutan harturik.
Horrela, udalerri bakoitzaren barruan, zerbitzuak zentru-moetaren arabera antolatzen dira (heziketa-, lan-, egoitza-, asti libreko zentruak, etab.).
Antolaketa-erizpide hauek kontutan harturik, argibidearen bilakera udalerriaren perspektibatik eratzen da, beraiei buruzko zerrendak alfabetoaren arabera ipiniz.
Zerrendotan zera aurki daiteke: alde batetik dagokion eskualdeko laburpen-mapara bidaltzen duen orrialdea eta, bestetik udal-eremuko zentruak deskribatzen diren orrialdeak.
Zerbitzu arloetan batez ere mugatzen diren kasuez gogoratuz, zerrenda orokor bat aurkezten da, zerbitzu moetaren arabera; honi esker aurki daiteke bilatzen den.